2008/03/28
ACBko Epaileen zuzendariak, Valenti Junyentek, Real Madrilen porrota sahiestu zuen Axel Hervellen tapoiak baliorik ez zuela publikoki onartu zuen, hedabideei eta ACBko web orriari bidali artikulu baten bitartez.
"Azken jokaldian Lucas Reckerri eginiko tapoia legez kanpokoa zen. Jokadia txarto epaitua izan zela onartu behar dugu. Errakuntza bat izan zen, saskiratzeak baliozkoa behar zuen", onartu zuen Junyentek.
Gauzak horrela, epaileen zuzendaritzako kideak "iurbentia Bilbao Basketen zuzendaritzak kaltetu sentitzea" ulertzen zuela adierazi zuen. "Gertatutakoaren ostean Bilboko klubak, duen ondoeza adierazten digun gutuna jaso dugu eta gainera, irudiak errepasatzeko gonbitea luzatzen digute. Bideoak ikusi ditugu eta egia da jokaldia ez zela modu aproposean epaitu, eta onartu beharra daukagu", gaineratu zuen.
Justizia bila, hain zuzen ere, Bilbao Basket ez zen geldirik egon. Kexa ofiziala aurkeztu ostean, beste urrats bat eman zuen, eta Lehiaketa Batzordeari partidaren emaitza aldaketa eskatu zion. "Hervellen txapela legez kanpo uztea eskatzen diogu Batzordeari, eta ondorioz, partidako garaipena Bilbao Basketi ematea". Bidalitako oharrak partidako azken jokaldiaren irudiak zituen.
Aurrekariek diote partidaren emaitza ez duela Batzordeak aldatuko, eta Bilboko klubeko kideek badakite "ia ezinezkoa" izango dela emaitza aldaketa.