2008/03/28
Huelvako Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak Santiago del Valle espetxeratzeko agindua eman du Mari Luz Cortes haurraren ustezko hiltzailea delakoan. Era berean, Rosa del Valle –Santiagoren arreba–kartzelatu egin dute hiletan parte hartzea egotzita, ikerketari lotutako iturriek jakinarazi dutenez.
Huelvako Lurralde Auzitegian osteguneko 17:00etatik deklaratzen aritu eta gero, epaileak biak espetxera bidaltzea erabaki du.
Aipatu iturriek azaldu dutenez, Santiago del Valleri 2 urte eta bederatzi hilabeteko espetxealdia ezarri zion 2002an Sevillako Zigor arloko epaitegiak eta Huelvako epaileak epai hori berehala betetzen hasteko agindu du.
Zigorra haren alabari, bost urte zituela, sexu abusuak egiteagatik ezarri zioten Del Valleri.
Era berean, Mari Luzen ustezko hiltzaileak beste zigor bat zuen betetzeke: Sevillako Zigor arloko 4 zenbakiko epaitegiak bi urteko kartzela-zigorra ezarri zion 2004ko abenduan 9 urteko neskatxo bati sexu-erasoa egiteagatik.