IRAK

Etxeratze-agindua ezarri dute Bagdaden igandea arte

2008/03/28

Herrialdeko egoerak okerrera egin duelako hartu dute erabakia agintariek. Izan ere, astelehenean miliziano xiitak eta Irakeko Armada borroketan hasi ziren, eta harrezkero 58 pertsona hil dira.

Irakeko agintariek etxeratze-agindua ezarri dute Bagdaden igandeko 02:00ak (Euskal Herriko ordua) arte, herrialdearen egoerak txarrera egin duelako.

Iazko otsailean Bagdaden abiatu zuten segurtasun planaren baitan hartu dute erabakia, Al Iraqiya telebista-kate publikoak jakinarazi duenez.

Indarkeria ohi baino indartsuago kolpatzen ari da herrialdeko zenbait tokitan astelehenean Basoran Muqtada al Sadr kleriko xiitaren milizianoen eta Irakeko Armadaren arteko borrokak piztu zirenetik.

Harrezkero 55 zibil eta miliziano hil dira eta 250 zauritu. Armadan, aldiz, 3 soldadu baino ez dira hil eta 25 zauritu.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta