ETXE-SUSTATZAILEEN TXOSTENA

Etxebizitzak %8 merkatuko dira aurten

2008/03/27

Etxe-sustatzaileen ustez, ehunka mila lanpostu galduko dira eraikuntza sektorearen krisiaren ondorioz. Gero eta zailagoa da etxe bat saltzea, baina baita mailegu bat ordaintzea ere.
Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Argazkia: EiTB

Etxebizitzen prezioa %8 merkatuko da aurten eta, gainera, ehunka mila lanpostu galduko dira, sektorean egin beharko den doikuntzaren ondorioz, Madrilgo Etxebizitza Sustatzaileen Elkarteak txosten batean nabarmendu duenez.

Txostenak baieztatu egin du eraikuntzaren sektorean krisia badagoela. Izan ere, gero eta zailagoa da etxebizitza bat saltzea, baina baita mailegu bat ordaintzea ere, Euriborra etengabe hazten ari baita.

Banku-produktuetako Agentzia Negoziatzailearen arabera, hipotekaren bat duten sendien erdiak (%53) mailegua ordaintzeko epea luzatzeko prest daude, hilabetero diru gutxiago eman ahal izateko.

Soldaten %40 finantza ordainketak egiteko zuzentzen duten sendien kopurua 13 puntu hazi da azken urte erdian. Gainera, familia horietako erdiek baino gehiagok hiru kreditu edo gehiago ordaintzen dituzte.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta