2008/03/27
Gaizki hasi zen partida TAUrentzat baina gasteiztarrek markagailuari buelta ematea lortu zuten. Malagako taldeak bere erritmoa ezarri zuen hasiera hasieratik. Unicaja eta TAUren arteko pratidaren lehen laurdena 26-17emaitzarekin bukatu zen.
Asko sufritu zuen talde gasteiztarrak lehen laurdenean. Gainera, Mickeal, bezalako jokalari garrantzitsua, hiru faltarekin egon zen lehen bost minutuak bete orduko.
Bigarren laurdenean TAUk hobeto jokatu zuen eta asko murriztu zuen aldea. 0-7ko partziala ezarri zuen momentu baten. Gero berdintza lortu eta 38-39 emaitzarekin joan ziren atsedenaldira. Hau da, puntu bateko aldearekin.
Aldageletatik irten eta TAUk bigarren laurdeneko erritmoa mantendu zuen. Unicaja behera etorri zen, Baskoniak, horrela eraginda eta azken laurdenera 16 puntuko abantailaz iritsi ziren(49-65).
Azken laurdenean Unicajak aldea murriztu zuen pixka bat, baina TAUk beti mantentzen zuen 10 puntuko aldea. Gero, Sergio Scariolo entrenatzailea egotzia izan zen bigarren teknika adierazi ziotenean eta bere taldeak ezin izan zuen ezer egin.
Azkenean, TAU garaile atera zen, 77-89 emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
Unicaja: Popvic(3), Welsch(13), Jimenez(6), Haislip(16), Santiago(10)- hasierako bostekoa- Rodriguez(5), Davor Kus(11), Ndong(9), German Gabriel(1) eta Terrel Castle(3).
TAU Ceramica: Racocevic(25), Planinic(19), Teletovic(5), Mickeal(11), McDonald(2) -hasierako bostekoa - Prigioni(12), Sergi Vidal(0), Jasaitis(0), Spliter(11) eta Muoneke(4).