GAZTELA LEONGO ITZULIA (4. ETAPA)

Contadorrek erakustaldi bikaina eman du etapa nagusian

2008/03/27

Itzuli espainiarreko etapa gogorrenean Contadorrek indartsu dagoela erakutsi du. Gainera lidertzan jarraitzen du.
Contadorrek erakustaldi bikaina eman du etapa nagusian. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Contadorrek erakustaldi bikaina eman du etapa nagusian. Argazkia: EFE

Alberto Contadorrek zekulako erakustaldia eman du Gaztela Leongo itzuliko etapa nagusian. Laugarren etapa 160 kilometrokoa izan da eta Colla de Salcedillon bukatu da.

Helmugara iritsi denean, Contadorrek bere maillota ondo jarri eta Astana jartzen zuen tokia behin eta berriro adieraziz helmugan sartu da. Barloworld taldeko Mauricio Solerrek ez dio garaipena erraz jarri Contadorri, baina bigarren bukatu du azkenean.

Laugarren etapan ihesaldi bat ere egon da. Dioni Galparsoro (Euskaltel), Iván Melero (Orbea Oreka), Sergio Pardilla (Burgos) eta Ignacio Sarabia(Extremadura) ihes egiten saiatu ziren baina helmugatik 15 kilometrora tropelak harrapatu zituen.

Mauricio Soler izan da Contadorri gauzak zail jarri dizkion txirrindularia. Ihes egiten saiatu da azken igoeran, baina Contadorrek erantzun eta eraso egin du. Azkenean, Pintoko txirrindulariak irabazi du etapa eta aldeak areagotu ditu sailkapenean.

Clasificación de la cuarta etapa:

1. Alberto Contador (Astana) 3:54:17.
2. Mauricio Soler (Barloworld) 11" ra
3. Thomas Dekker (Rabobank) 33" ra
4. Sergio Pardilla (Burgos-Monum.) 33" ra
5. Denis Menchov (Rabobank) 33" ra
6. Bauke Bollema (Rabobank) 43" ra
7. Chris Sorensen (CSC Team) 49" ra
8. David de la Fuente (Saunier) 59" ra
9. Danail Andonov (Benfica) 1' 03" ra
10. José Rujano (Caisse d'Epargne) 1' 05" ra

Clasificación general:

1. Alberto Contador (Astana) 11:59:09.
2. Mauricio Soler (Barloworld) 39" ra
3. Thomas Dekker (Rabobank) 46" ra
4. Levi Lepheimer (Astana) 1' 09" ra
5. Denis Menchov (Rabobank) 1' 23" ra
6. Bauke Bollema (Rabobank) 1' 30" ra
7. Moises Dueñas (Barloworld) 1'40" ra
8. Sergio Pardilla (Burgos-Monum.) 1':42" ra
9. Ezequiel Mosquera (Karpin) 1' 55" ra
10. Christian Vandevelde (Slipstream) 1' 55"ra

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta