2008/03/27
Bilbao BBK Live 2008an joko duten taldeen kopurua handitzen doa pixkanaka-pixkanaka. Antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, Riders on the Storm' (The Doors taldearen kide ohiak) eta The Blues Brothers talde estatubatuarrek uztailaren 6an (igandea) eskainiko dute kontzertua.
Nazioarteko banda ezagun ugari izango dira uztailaren 4an, 5ean eta 6an Kobetamendiko larreetan, Bilbon.
The Police izango da kartelburu eta hark zapalduko du eszenatokia lehenengoz, ostiralean, jaialdiaren lehen egunean, eskainiko baitu kontzertua. Egun berean jotzeko talde gehiago iragarri dituzte antolatzaileek: Gari musikari euskalduna.
Larunbatean, berriz, REM, Lenny Kravitz eta The Prodigy taldeak arituko dira taula gainean. The Raveonettes talde daniarrak (David Kano Krakovia taldeko kidearen talde berria) eta Hotel Personak (Placeboren baxu-jotzailearen banda) ere joko dute.
Bestalde, larunbaterako iragarritako emanaldi batzuk egunez aldatu dituzte. Hala, Quique Gonzalez eta La Aristocracia del Barrio taldeek igandean joko dute. Egun bererako dago iragarrita Tequila espainiar-argentinaren kontzertua (atzo bertan baieztatu zuten).
BBK Liven antolatzaileek gogorarazi dutenez, egitaraua ez dago oraindik itxia eta "baliteke talde gehiago etortzea".