2008/03/27
Mari Luz Cortes hilda agertu zen Huelvako neskatoaren ustezko hiltzailea, Santiago del Valle, Cuencako polizia-etxetik Huelvako Lurralde Auzitegira eraman dute. Atxilotua 09:00etan atera dute komisariatik, eskuburdinekin eta burua estalita zuela.
Beste ibilgailu batean haren arreba eraman dute (hau ere atxilotuta dago), betiere Huelvako bidean.
Santiago del Valle (52 urtekoa) asteartean atxilotu zuten emaztearekin batera Cuencako autobus geltokian. Poliziaren galdeketan adierazi zuenez, neskatoa berarekin zegoen, jausi eta istripuz hil zenean.
Segurtasun neurriak
Ustezko hiltzailea Huelvako Lurralde Auzitegira eraman behar dutela jakinda, jende andana bildu da epaitegiaren aurrean. Bienvenida Cortes neskatoaren amama-izekoak kazetariei azaldu dienez, biktimaren senitartekoak eta lagunak "Auzitegiaren atea aurrean daude hiltzailearen aurpegia ikusteko eta otutzen zaien guztia oihukatu ahal izateko, ez da asko izango egin duenarekin alderatuta", agertu du.
Hain justu, jendetza pilatu daitekeelakoan, Polizia Nazionalak segurtasun neurri bereziak jarri ditu 17:00etarako (orduan espero da auzipetuak heltzea).
Ustezko hiltzaileak nortasun-nahastea du
Jose Cabrera psikiatrak azaldu duenez, ustezko hiltzaileak "nortasun-nahastea dauka" (parafiliak jota dago), baina hori gorabehera, "berdin-berdin zigor eta kartzelatu dezakete, arazo psikologiko hori aringarria izan ahal bada ere".
"Pedofilia parafilia mota bat da, hots, objektu sexualaren nahastea. Gaixotasun horrek jotako lagun batek adingabekoak ukitzen edo haiekin sexu harremanak izaten lortzen du plazer sexuala".