2008/03/27
Igandeko finala ate joka da. Finalaren atariko egin zen Ogetan ohiko pilota aukeraketa. Juan Mari Juaristi aukeratzaileak saskian aukeran jarritako pilotekin ez zen arazorik izan. Titin eta Laskurainek pilota biziagoak aukeratu zituzten. Haimar Olaizola eta Oier Mendizabalek bote erdiko pilotak.
Espero bezala, pilota zale ugari elkartu zen Ogetan. Titinek laugarren txapela jazteko aukera duen bitartean beste hirurentzat aurrenekoa litzateke.
Euskal Telebistak igande arratsaldeko lauetatik aurrera zuzenean eskeiniko du Ogetan gertatzen den guztia.
Bestetik, liga profesionalak gaur baieztatu du buruz-buruko txapelketa nagusiaren aurkezpena Apirilaren 1ean Bilbon egingo dela.