EUTANASIA

Barbiturikoak hartuta bere buruaz beste egin du Chantal Sebirek

2008/03/27

Frantzian eutanasiaren eztabaida puri-purian jarri zuen Sebiren auziak. Hilaren 19an aurkitu zuten haren gorpua, Auzitegiak eutanasia aktiboa ukatu eta bi egunera.
Chantal Sebire. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Chantal Sebire. Argazkia: EiTB

Chantal Sebire, Frantzian eutanasiaren auzia komunikabideen azalera eraman zuen emakumea, hilda aurkitu zuten hilaren 19an, bere etxean, Justiziak "duintasunarekin hiltzea" debekatu eta bi egunera. Sebirek bere buruaz beste egin zuen eta barbiturikoak hartu zituen horretarako, Fiskalak jakinarazi duen autopsiaren arabera.

Min handia eragiten zion tumore sendaezina zuen emakumeak eta, horregatik, eutanasia aktiboa baimentzeko eskatu zion Justiziari. Auzitegiek ezetz erantzun zioten, eta erabakia ezagutu eta bi egunera aurkitu zuten hilda, hilaren 19an, Dijonen, etxean.

Jean-Pierre Alacchi Dijongo fiskalak jakinarazi duenez, gorpuari egindako azterketek agerian utzi dute heriotza eragiteko beste barbituriko irentsi zituela. Ministerio Publikoak egindako autopsiak heriotzaren zergatia azaldu ez zuenez, emakumearen gorpuan aurkitutako substantziak aztertzeko analisi osagarriak agindu zituen Alicchik.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta