2008/03/27
36 urterekin eta 8 munduko txapelketaren jabe izanik, WCT Zirkuituko liderrak berriz irabazi zuen. Rip Curl Pro Bell¿s Beach-eko olatuak ez ziren txapelketako onenak izan baina finalistek zukua ateratzen jakiten zieten.
Finala zirraragarria eta oso berdindua izan zen, denak baitzioen Bede Durbridge australiarrak irabaziko zuela. Kelly Slaterrek, ordea, berriz harritu zituen azken minutuan, eta Bederi gailentzeko gai izan zen nahiz eta 9 puntuko olatua surfeatu.
Bedek Kelly irabazteko zorian egon zen, 6’80 behar zituelako bakarrik, baina olatu onen falta eta denbora faltak bigarren utzi zuten australiarra 0’47 puntuen aldeagatik.
Slaterrek berriz erakutsi zuen punta-puntako surflaria dela. Zirkuitua hobeto hasterik ez dago, bi proba bi garaipen. Australiako ekitaldiraen ostean, surflariek hilabeteko atsedena izango dute. Hurrengo proba Taitin izango da maiatzaren 8an. Teahupoo olatua munduko arriskutsuenetarikoa da, eta horregatik oso estimatua da surflarien artean. Gainera, Aritz Aramburu bertan itzuliko da bere lesioa eta ondoko erreabilitazioa gaindituta.
Finala:
1: Kelly Slater (USA) 15.63 - Bede Durbidge (AUS) 15.16
Finalerdiak:
1: Bede Durbidge (AUS) 14.50 - Bobby Martinez (USA) 4.50
2: Kelly Slater (USA) 12.33 - Taj Burrow (BRA) 7.96
Final-laurdenak:
1: Bede Durbidge (AUS) 13.00 - Joel Parkinson (AUS) 12.33
2: Bobby Martinez (USA) 17.33 - Mick Fanning (AUS) 10.67
3: Taj Burrow (AUS) 17.33 - Dane Reynolds (USA) 10.67
4: Kelly Slater (USA) 15.34 - Andy Irons (HAW) 2.80
Munduko sailkapena Rip Curl Pro Bells Beach probaren ostean - ASP World Tourreko 2. proba:
1. Kelly Slater (USA) 2400 puntu
2. Bede Durbidge (AUS) 1908 puntu
3. Mick Fanning (AUS) 1764 puntu
4. Taj Burrow (AUS) 1476 puntu
4. Jeremy Flores (FRA) 1476 puntu
6. Joel Parkinson (AUS) 1464 puntu
6. Andy Irons (HAW) 1464 puntu
8. Bobby Martinez (USA) 1286 puntu
9. Kai Otton (AUS) 1200 puntu
9. Adriano de Souza (BRA) 1200 puntu