2008/03/27
EAJren hautetsiak Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin normalizazio politikorako eta euskal auziaren erresoluziorako adostasunera heltzen ez badira, bere taldeak akordioaren estrategia alternatibo bat bilatu beharko duela azaldu du, "norgehiagoka politiko maila batekin", "gutxi gorabehera urtebete barru izango diren" hauteskunde autonomikoei begira.
Zentzu honetan, "euskal auzia konpontzeko eta elkarrizketarako gutxieneko konpromezu bat ez badago" bere taldeak "oso zail" ikusten du inbestidura babestea.
ETB2ko El Punto saioan eginiko elkarrizketan adierazi duenez, aste honetan Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariarekin izandako bileratik "zapore gazi-gozoarekin" irten zen ez zuelako haren aldetik konpromisorik lortu, "soilik hitz onak, gurari onak, eta Kongresuko eta Senatuko mahaietan alderdi jeltzaleak idazkaritza bana izan dezan utzi behar dituen karguak lagatzeko asmoa".
Gainera, Zapateroren kargu hartzeari begira oraindik ez dute adostu babesa emango dioten, zehaztu du. "Akordio batera heltzeko beharko genituzkeen baldintzak ezagutzera eman dituzte hedabideen bitartez" eta baldintza horien oinarriak "martxoaren 9ko hauteskundeetara aurkeztu genuen programan bilduta daude", gaineratu du.
Ez dute Zapateroren proposamena ezagutzen
Erkorekak esan duenez, EAJren proiektuaren zenbait punturekin ados ez dagoela esaten entzun diote Gobernuko presidenteari, aldiz, ez omen dakite oraindik "haren planteamendu alternatiboa zein den".