BATZAR OROKORRA

Aginte-organoak berritu eta aurrekontua onartuko du BBK-k

2008/03/27

Ohiko bilkura batean, 2007ko kontuei eta gizarte proiektu berriei oniritzia emango diete. Segidan, aparteko bilkura batean, batzar-nagusia, administrazio-kontseilua eta kontrol-batzorde berriak adostuko dituzte.
Bilbao Bizkaia Kutxako (BBK) presidentea, Xabier de Irala. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Bilbao Bizkaia Kutxako (BBK) presidentea, Xabier de Irala. Argazkia: EFE

Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK) batzar orokor bi (bata ohikoa eta bestea apartekoa) ditu gaur aginte-organoak berritzeko eta 2007ko kontuak eta gizarte proiektu berriak onartzeko.

Ohiko batzarra 17:30ean hasiko da. Presidenteak eta kontrol-batzordeak txosten bana aurkeztuko dituzte. Ondoren, urteko memoriari, balantzeari eta iazko ekinaldiaren emaitzen kontuari oniritzia emango diete. Administrazio-kontseiluak aurkeztutako kudeaketa txostena eta iazko emaitzen banaketa ere onartuko dituzte.

2007ko gizarte proiektuen kudeaketa eta likidazioa ere izango dute mahai gainean, baita 2008rako aurrekontua eta gizarte proiektu berriak ere. Ignacio Sanchez Asiain zuzendari nagusi karguan berretsiko dute.

Ohiko bilkura hori amaituta, aparteko batzarra abiatuko dute. Bertan aginte-organoak berrituko dituzte, hots, administrazio-kontseilua, kontrol-batzordea eta batzar-nagusia. Azken horretatik 46 postu berrituko dituzte. Oraingo honetan, 96 kide izango ditu batzarrak (orain arte 100 izan ditu), izan ere, lau postu bete gabe geratu dira, sindikatuak horiek izendatzeko akordio batera heldu ez direlako. Gainerako hiru kontseilariak 2010ean berrituko dituzte.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta