EGURALDIA

Euriarekin jarraituko dugu larunbata arte

2008/03/27

Asteburua lehorragoa eta epelagoa izango da baina prezipitazioak igandean itzuliko dira. Kontsulta ezazu iragarpena, eguraldiari buruzko albisteen bloga eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Datozen orduotan 45 litro metro koadroko eror litezke Euskal Autonomia Erkidegoan. Argazkia: J. Imanol Aragon

argazkia handitu

Datozen orduotan 45 litro metro koadroko eror litezke Euskal Autonomia Erkidegoan. Argazkia: J. Imanol Aragon

Azken aste honetan bezala, gaur ere euria botatzen jarraituko du. Kostaldean prezipitazioek ez dute etenik izango, barrualdean, baina, ez dira hain ugariak izango.

Datozen orduotan 45 litro metro koadroko eror litezke Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait tokitan.

Giroa ere nabarmen hoztu da atzodanik baina joera hori aldatu egingo da bihartik aurrera, termometroek gora egingo baitute bihartik aurrera.

Mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizeak indarrez joko du eguerdi aldean, itsasertzean bereziki. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta 13-14 șC inguruan kokatuz, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera.

Bihar ere euria izango dugu lagun egunaren hasieran baina orduek aurrera egin ahala giroak lehortze aldera egingo du. Baliteke goizaldean eta gauean euri apur bat botatzea baina egunez zerua garbitu egingo da.

Tenperaturak gorantz jarraituko dute, maximoak 15 șC inguruan ibiliko dira. Haizeak, berriz, indarra galduko du eta leun joko du mendebaldetik.

Asteburuan lehorrago

Larunbata aurreko egunak baino lehorragoa izango da, baina baliteke gauez euri-jasaren bat botatzea. Oskarbi egongo ez den arren, ia ez da prezipitaziorik egongo egun osoan zehar.

Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira goietan eta euria itzuliko da gaualdean, kostaldean batez ere. Giroari dagokionez, berotu egingo da berriro ere, eta 20 șC-ra ere hel liteke.

Igandean ere joera berarekin mantenduko dira tenperaturak baina hodeiak ugaritu egingo dira eta asteburu amaiera eta aste hasiera euritsua izango dugu.

Elurra berriz ere

Bestalde, EAEk alerta egoeran jarraitzen du Asturiasekin eta Kantabriarekin batera, datozen orduetan izango diren elurteak direla eta.

Babes Zibilak emandako datuen arabera, 10 zentimetrora arteko elurra pilatuko da Araban 600 metrotik gora nahiz Gipuzkoako eta Bizkaiko barrualdean. Gainera, elurtea izango da Nafarroako Pirinioetan ere eta 20 zentimetrora arte iritsiko da elurra.

Kontsultatu eguraldiari buruzko albisteak, ikus ezazu eitb24n argazki-galeria, eta bidali zure argazkiak eguraldiblogera eta bideoak ZUkazetarira.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta