BILBAO BASKET

Vidorreta: "Ate-joka jarraituko dugu"

2008/03/27

Talde bilbotarrak kexa ofiziala aurkeztuko du ACBren aurrean Hervellen azken jokaldi polemikoa aztertu dadin.
iurbentiak ezin izan zuen Real Madril gainditu azken minutu eroan epaileek adierazi ez zuten saskiratze bategatik. Argazkia: EFE

argazkia handitu

iurbentiak ezin izan zuen Real Madril gainditu azken minutu eroan epaileek adierazi ez zuten saskiratze bategatik. Argazkia: EFE

Real Madrilen aurkako partidaren amaieran, Txus Vidorreta entrenatzaileak bere taldeak zuen haserrea agerian utzi zuen. Azken jokaldi polemikoa gogoratuz, Indautxuko entrenatzaileak adierazi zuen klubak "ate-joka jarraituko duela behar beste alditan", taldeak "errespetua lor dezan."

"Tratu berdintasunaren alde ari gara borrokan eta azkenean lortuko dugu. Ez dugu etsiko eta azkenean aterik handienetik sartuko gara. Hau distantzia luzeko lasterkarientzat da, eta kluba eta biok bagara. Gure esku ez dauden gauzak dira, beraz, lanean jarraitu beharko dugu", esan zuen prestatzaile bilbotarrak.

Vidorretak epaileek -José Antonio Martin Bertran, Antonio Conde eta Anna Cardus- azken jokaldia baliozkotzat emateko izan ez zuten "ausardia" salatu zuen.

"Argi eta garbi ikusi da. Epaile nagusiak, Martin Bertranek, baloia gorantza zihoala esan dit, baina ikusi behar zutenak beste bi epaileak ziren. Inpotentziarik ez dut sentitzen, orain Unicajaren kontrako norgehiagokaren prestaketan hasiko naiz pentsatzen."

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta