2008/03/26
Neven Spahijak, TAUren entrenatzaileak, Unicajaren kontrako aurreko prentsaurrekoan esan du bere taldearen erreakzioa espero duela Leon eta Fenerbahce-Ulkerren kontrako porroten ostean.
Unicajaren kontrako partida garrantzitsua da TAUrentzat, zalantzarik gabe, batez ere, baskonisten erreakzio-ahalmena neurtzeko. Spahijaren ustetan, bere jokalariek "nahiko makal" jardun zuten turkiarren eta leondarren aurka.
Jardunaldi honetan James Singleton pibot estatubatuarra izango da deialditik at geratuko den jokalaria. Beraz, Pete Mickeal eta Gabe Muoneke (nahiz eta bere behin-behineko kontratua bukatzear den, beste hilabetez jarraituko du Gasteizko taldean) izango dira deialdiko bi atzerritarrak.
"Nire taldea partida ona jokatzeko moduan egon dadin nahi dut. Aldagelan azken bi porrotei buruz hitz egin dugu eta ondorioztatu dugu galdu daitezkeela partidak, baina beti jarrera eta ekintza hobeak erakutsiz", gaineratu zuen Baskoniaren prestatzaileak.