2008/03/26
“Boteilakadaren erruz eten zen ametsarekin jarraitzeko irrikaz nago”, adierazi du Armandok prentsa aretoan. Atezainak lehenbailehen ahaztu gira du Ruiz de Loperan gertatutakoa.
Futbolari sentitzeko beharra daukala adierazi du, baina ez da erraza izango, are eta gutxiago Betiseko agindariak egiten ari diren adierazpenekin. “Tristea da uneoro justifikatzen egon behar izatea. Futbol munduko zenbait gizasemeren jokabidea lotsagarria eta errespetu gutxikoa izan da. Norberarena defendatzea zuzena dela iritzi diot, baina Betisekoak ez dira gizon jokatzen ari”, azaldu du sopelauztarrak.
Armandok esker oneko hitzak izan ditu babesa erakutsi dioten guztientzat. “Eskerrak eman gura diet Athletici, mezuak bidali dizkidaten Betiseko jarraitzaileei eta Edu jokalariari. Bere jokabidea bikaina izan da”.
Baina boteila jaurti ziona burutik kendu ezinda dabil. Neurriak hartu edo ez aztertzen ari da atezaina. “Boteilakadak baino min gehiago ematen dit nire semeek telebistaz euren aita lurrean etzanda ikusteak. Jokabide lotsagarria izan zen”.
Gabilondo, Javi Martinez partez
Lan saioari dagokionez, Athleticek aldaketa bakarra egingo du hamaikakoan. Gabilondok jokatuko du partida bateko zigorra bete beharko duen Javi Martinezen partez. Beraz, Yestek hegala utzi eta euskarrian jokatu beharko du. Atean Armando edo Aranzubia zelairatu izan daiteke Caparrosen beste zalantza nagusia.