BALANTZEA

Bilbok, Donostiak eta Gasteizek bisitari gehiago jaso dituzte Aste Santuan

2008/03/26

EAEko hiriburuek Aste Santuko oporraldian hartutako bisitari kopuruak gora egin du aurten: Bilbo %23, Gasteiz %4,5 eta Donostia %3,3, eguraldi euritsua izan dugun arren.
Guggenheim Bilbao museoa. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Guggenheim Bilbao museoa. Argazkia: EFE

Bilbok Aste Santuko oporraldian hartutako bisitari kopuruak gora egin du aurten, aurreko urteotako datuekin alderatuta, eguraldi euritsua izan arren. Gorakada Bilbon nabaritu da gehien bat (%23), gero Gasteizen (%4,5), eta azkenik, Donostian (%3,3).

Informazioa eskatzera Udalak jarritako bulegoren batera joandako lagunetatik %19 Estatutik kanpokoa da. Gehienak, frantziarrak izan dira baina alemaniar, italiar eta britainiar ugari egon dira ere.

Estatuko turistei dagokionez, gehienak, heren bat, katalanak izan dira. Beren atzetik, galiziarrak, valentziarrak eta madrildarrak.

Bilboko Udaletik adierazi dutenez, bisitari gehien jaso dituen turismo bulegoa Guggenheim museoaren ondoan dagoena izan da, Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan batez ere.

Udalak prentsa ohar baten bitartez jakitera eman duenez, 'Bilbao Turismo'-ren informazio bulegoetatik ia 11.000 bisitari igaro dira informazio eske, hau da, iaz baino %23 gehiago.

Gipuzkoako hiriburuan turismo bulegora hurbildu diren bisitariak 5.594 izan dira, 2007 urtean baino %3,3 gehiago.

Enrique Ramos Donostiako Udaleko Turismo zinegotziak adierazi duenez, "indarrak batzeko" asmoa dute dendak oporretan ez ixteko eta, horrela, turismoa bultzatzeko.

Zinegotziak esandakoaren arabera, hiriak duen merkataritzari Aste Santuak ematen duen aukera aprobetxatzea falta zaio: "Ulergaitza da sei jaiegunetatik, larunbatean denda kopuru txiki batek bakarrik irekitzea", esan du.

Azkenik, Gasteizeko Turismo bulegoak 4.010 bisitari jaso ditu, izan ere, iaz baino %4,5 gehiago.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta