2008/03/26
Antzinako usadioa eguneratu du Ordiziak. 2.000 ardi ibili dira kaleak zeharkatzen, udaberrian Aralarreko larreetara ardiak igotzeko garaia gogoratuta.
Bestalde, ohikoa den azokan bildots erakusketa-dastaketa eta mozketa erakusketa izan dira ikusgai. Gainera, ahari erakusketa-lehiaketa eta ardi latxa txapelketa egin dira.
Iruñeko Rodero jatetxeko Koldo Rodero tolosarrak ebaki du aurten Idiazabal jatorri izendapeneko gazta berria. Ekitaldi horretan, Luis Vicente Larralde Nafarroako eta Audicana Saez anaiak Bikuñako artzainak saritu dituzte. Gainera, Pello Garcia Amiano gastronomia kritikariari omenaldi berezia egin diote.
Idiazabal jatorrizko deituran 107 gaztategi atxikituak daude eta 1.300.000 kilo inguru gazta egin dituzte.