ATHLETIC CLUB

Armandoren lesioak "bilakaera normala" du

2008/03/25

Atezainari azterketa oftalmologiko berria egin zitzaion astearte honetan eta klubak mediku partea eskaini zuen. Gaur normaltasunez arituko da Lezaman eta apirilaren 1ean azterketa berria izango du.
Armandoren lesioak bilakaera normala du, mediku partearen arabera. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Armandoren lesioak bilakaera normala du, mediku partearen arabera. Argazkia: EFE

Athletic Clubek mediku parte berri bat eskaini du Armando talde zuri-gorriko atezainari egindako azterketa oftalmologikoaren ostean. Parte horrek begiko kolpearen "bilakaera normala" dela dio.

Armando normaltasunez arituko da asteazkenean gainontzeko taldekideekin, eta apirilaren 1ean azterketa berria egingo zaio.

eitb24-ko Athleticen blogean zure iritzia eman.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta