2008/03/25
Alavesek garrantzi handiko hiru puntu eskuratu zituen aurreko asteburuan Kordobaren aurka (0-1) eta Gaspar Galvez Alaveseko defentsak taldea "ondo" dagoela esan du. Gasparrek, dena den, "gorputz eta arima gehiago" eskatu die bere taldekideei.
Abenduaren 8an lortu zuen Alavesek etxetik kanpoko azken garaipena Albacete 0-3 gainditu zuenean, beraz, hiru hilabete t'erdi behar izan du taldeak beste bat erdiesteko. Castelo eta Eibar taldeen kontrako partidak izango dira, defentsaren arabera, erabakigarrienak.
"Mentalki gogorrak izan behar dugu, lesioen eta zigorren artean egoera ez delako onena", adierazi du jokalariak.