GARRAIO PUBLIKOA

Euskotrenek Usurbilen eta Mendaroren arteko zerbitzua berrezarri du

2008/03/25

Euriak eragindako lur-jausiek Elgoibarren eta Usurbilen arteko zerbitzua etetera behartu dute. Mendarotik Elgoibarrera autobus bat jarri du tren konpainiak.
Tren zerbitzua etenda dago Elgoibar eta Usurbil artean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Tren zerbitzua etenda dago Elgoibar eta Usurbil artean. Argazkia: EFE

Euskotren konpainiak Usurbilen eta Mendaroren (Gipuzkoa) arteko tren zerbitzua berrezarri du, gaur goizean lur-jausien eraginez moztuta izan ondoren.

Dena den, oraingoz Mendaroren eta Elgoibarren artean tren konpainiak jarritako autobus zerbitzua erabili behar da.

Euskotrenen arabera, bihar goizean zerbitzuak normaltasuna berreskuratuko du.

Goizeko lehen orduetan gertatu dira lur-jausiak, Karkizano tunelaren parean, Elgoibar eta Mendaro tartean eta Usurbilgo tren geltokiaren irteeran, denboralearen ondorioz.

Izan ere, lur-jausiak eragin ditu euriak eta ondorioz, trenbidea itxi behar izan dute.

Euskal Herriak alerta egoeran jarraitzen du eguraldi txarraren ondorioz.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta