EUSKO LABELA

3.000 lagun baino gehiago bildu ditu Tolosako Arkumearen Jaiak

2008/03/25

Iragan asteazkenetik igandera bitartean, 1.500 kilo esneko arkume baino gehiago banatu dituzte. Gainera, aipagarria da menestra "erraldoia"k sortu zuen ikusmina.
Tolosako Eusko Labeldun Arkumearen Jaiaren irudi bat. Argazkia: Antolakuntza

argazkia handitu

Tolosako Eusko Labeldun Arkumearen Jaiaren irudi bat. Argazkia: Antolakuntza

3.000 lagun baino gehiago bildu ditu Tolosako Eusko Labeldun Arkumearen Jaiak martxoaren 19tik 23ra bitartean. 1.500 kilo arkume baino gehiago banatu dituzte, gainera, bertaratuen artean, antolatzaileek jakitera eman dutenez.

"Beste behin, Zerkausia Merkatua bost sardexkako jatetxe bihurtu da. Tolosako jatetxe nagusiek, Divinus Catering eta Urkaikorekin batera, arkume plater onenak prestatu dituzte", azpimarratu dute antolatzaileek ohar batean.

Era berean, jaiarekin batera ospatu diren ekintzek sortu duten "arrakasta handia" goraipatu dute, hala nola, Kabi Alai elkarteak Fronton jatetxearekin batera eta Martin Berasategi sukaldari handiaren begiradapean egindako menestra "erraldoia". Izan ere, 1.500 anoa banatu zituzten bertaratuen artean. Nola ez, arkumeak ere arrakasta itzela izan du eta 1.200 pintxo inguru banatu dituzte doan.

Tolosaldeko herritarrez gain, Espainiako Estatuko, Italiako, Norvegiako eta Frantziako Estatuko bisitariak izan dira jaialdian.

Azaldu dutenez, turista horietako asko lehenengo aldiz izan dira herri gipuzkoarrean, hala, herria ezagutzeko parada izan dute txartel turistikoari esker. Horrekin, doan sartu ahal izan dira museo eta jauregietara eta alde zaharrean bisita gidatua egin ahal izan dute.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta