2008/03/24
Marcos San Segundok WQS zirkuitoko Tapia de Casariegoko txapelketa irabazi du, izar bakarrekoa. Zarauztarrak garaipen ederra lortu du munduko zirkuitoan.
Finalean itsaso mugitua eta zaila zegoen, ondorioz olatu aukeraketa oso garrantzitsua zen.
Ondo egin zuen lan hori zarauztarrak, lau hartu zituen, bi onenek 5.67 eta 7.17 puntu jaso zituzten. Garaipen honi esker, eta Europako zirkuitoko lehen proba izanik, Marcos San Segundo dugu zirkuitoko liderra.
Ondo aritu ziren beste euskaldunak hauek izan ziren: Txaber Trojaola, finalerdietara iritsi zen. Iker Fuentes, Mario Azurza, eta Kepa Acero final laurdenetara heldu ziren.