BALANTZEA

4.000 soldadu estatubatuar hil dira Iraken, herrialdea inbaditu zutenetik

2008/03/24

Gaur gauean AEBetako Armadako lau militar hil dira eztanda baten eraginez. Milaka lagunek duela bost urte Iraken inbasioarekin hasitako gerra horrengatik protesta egin dute.

AEBetako Armadak iragarri duenez, lau soldadu hil dira Bagdadeko hegoaldean, Iraken zendutako estatubatuar militar kopurua 4.000ra igota, duela bost urte Ipar Amerikak Irak inbaditu zuenetik.

Gaur hedatutako komunikatu baten arabera, atzo gauean hil ziren soldaduak, etxean egindako lehergailu batek zeramaten ibilgailuaren alboan eztanda egin ondoren, Bagdad hegoaldetik patruilan zebiltzala.

Lau egun igaro dira Iraken inbasioaren bosgarren urteurrenetik eta AEBek 4.000 soldadu galdu ditu liskar horretan dagoeneko.

Urteurrena dela eta, George W. Bush presidente estatubatuarrak hitzaldi bat eman zuen, gerra horrek hildako asko eragin dituela gogorarazita. Hala ere, inbasioa erabaki zuzena eta beharrezkoa izan zela baieztatu, eta ez zela damutzen adierazi zuen.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta