GAZTELA-LEONGO ITZULIA

Luxuzko partaidetza aurtengo ekitaldian

2008/03/23

Samuel Sanchez, Contador, Sastre, Menchov, Soler eta Leipheimer, besteak beste, izango dira Valsaingo irteeran. Pereiro azken orduko baja izango da, bronkitisak jota.
Samuel Sanchez Valsaingo irteeran egongo den txirrindularietako bat da. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Samuel Sanchez Valsaingo irteeran egongo den txirrindularietako bat da. Argazkia: EFE

Azkenengo Frantziako Tourreko irabazlea, Alberto Contador, izango da Gaztela eta Leongo Itzulirako faboritoetako bat. Proba erlojuaren kontrako etapa batekin hasiko da Valsain eta La Granja de San Ildefonso herrien artean, Segoviako probintzian. Aurtengo ekitaldian lehen mailako txirrindulariek hartuko dute parte.

Euskalteleko Samuel Sanchez, CSC Teameko Carlos Sastre, Rabobankeko Denis Menchov, Barloworldeko Mauricio Soler eta Astanako Leipheimer, besteak beste, dira Contadorrekin batera leihatuko diren txirrindulari aipagarrienak. Oscar Pereiro azken orduko baja izango, bronkitisak jota.

Hortaz, Euskaltel-Euskadiz gain, 15 taldek hartuko dute parte aurtengo ekitaldian: Astana, Rabobank, Team CSC, Benfica, Slipstream Chipotle, Barloworld, Caisse D'Epargne, Saunier Duval, Andalucia Cajasur, Karpin Galicia, Extremadura, Contentpolis Murcia, Orbea eta Burgos Monumental.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta