2008/03/22
Eibarrek erraztasun handiz irabazi zion Teneriferi Ipuruako zelaian eta mailari eusteko beharrezkoak diren 50 puntuak gertuago ditu. Eibartarren aldean Asier Goiria izan zen izar nagusia, hiru gol sartu baitzituen Zornotzako aurrelariak.
Norgehiagoka inolako arriskurik gabe hasi zen bi taldeen partetik. Hamaseigarren minutuan, ordea, neurketako epaileak eibartarren aldeko penaltia adierazi zuen. Asier Goiria izan zen hura jaurtitzeko arduraduna, eta baita asmatu ere. Gol honekin, armagileek penaltiekin zuten arazoari amaiera eman zioten, azken zazpi jaurtiketetatik bost huts egin baitzuten.
Bigarren zatia hasi eta bereala, Goiriak bigarrena sartu zuen, partida bideratuz gipuzkoarrentzat. Gutxi balitz, 9. minutuan Zornotzako aurrelariak bere hirugarren gola egin zuen partida erabakita utziz bigarren zati ia osoa jokatzeke zegoenean.
Gauzak horrela, eibartarrek partida gozatu zuten zeharo galduta zebilen Tenerife taldearen aurka. 79. minutuan, Natxo Insak laugarrena lortu zuen Mandiolaren mutilentzat, behin betiko 4-0ekoa markagailuan jarriz.
Manis Mandiolak prentsaurrekoan adierazi zuen partida "borobila" izan zela, enmaitza ezinhobea izan zelako eta lesiorik eta zigorrik ez zutelako sufritu bere jokalariak.
Fitxa teknikoa:
4 - Eibar: Cuellar; Txiki, Urzelai, Biel Medina, Raul Garcia; Carmelo, Lombrańa; Codina (Yague, 75'), Altuna, Joseba del Olmo (Nacho Insa, 69'); eta Goiria (Zamora, 78').
0 - Tenerife: Juan Pablo; Marc Bertrán, Pablo Sicilia, Juanma, Clavero; N' Diaye (Cristo Marrero, 46'); Iriome (Rubén, 63'), Julio Hormiga, Oscar Pérez (Longás, 73'), Ayoze; eta Arruabarrena.
Golak: 1-0. 16', Goiria, penaltiz; 2-0. 47', Goiria; 3-0. 52', Goiria; 4-0. 76', Nacho Insa.