MENORCA-IURBENTIA

Lucas Recker eta Martin Rancik taldera itzuliko dira

2008/03/22

Txus Vidorretak esan zuen "garai txarrak iragana direla eta joera aldatzeko ordua heldu dela".
Reckerrek Menorcako partidan parte hartuko du, eta Rancik zalantza izango da azken ordura arte. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Reckerrek Menorcako partidan parte hartuko du, eta Rancik zalantza izango da azken ordura arte. Argazkia: EFE

Iurbentia Bilbao Basketeko Lucas Recker eta Martín Rancik jokalariek taldera itzuliko dira ViveMenorcaren aurkako partidan. Otsaileko lehenengo egunetan jokatutako Errege Kopan lesionatu ziren eta bueltatzeko moduan daude.

"Recker jokatzeko moduan dago, eta Ranciken kasuan, bere belaunaren eboluzioaren zain gaude. Azken ordura arte ez dugu erabakiko, baina minutu batzuk kantxan egon daitekeela aurreikusten dugu", esan zuen iurbentiako entrenatzaile Txus Vidorretak.

Albisteok ezagututa, irteera honi "modu diferentean" aurre egingo zaiola aitortu zuen prestatzaile bilbotarrak. Gainera, azken jardunaldietako bolada txarrari "amaiera emango zaiola" uste du Vidorretak.

"Garai txarrak amaitu direla esateko gai gara eta dinamika aldatzeko ordua heldu da. Menorcaren aurkako partidan, Madrilen aurkakoan edo Unicajaren aurkakoan izan daiteke, baina horietako bat irabaziko dugu", azpimarratu zuen Indautxukoak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta