EIBAR - TENERIFE

Lasaitasunaren bila Ipuruan

2008/03/21

Ipuruan erakutsitako sendotasuna mantendu beharko dute eibartarrak. Manel eta Etxabe baja dira.
Ipuruako sendotasuna erakutsi nahi dute armagileek.

argazkia handitu

Ipuruako sendotasuna erakutsi nahi dute armagileek.

Eibar saiatuko da Ipuruan hiru puntuak lortzen, lasaitasuna eskuratu asmoz. Teneriferen aurkako garaipenak denboraldiko helburura hurbilduko lituzke Mandiolaren jokalariak. Horretarako, etxean erakutsitako bolada onari eutsi beharko diote armagileek.

"Ahal dugun guztia egin behar dugu irabazteko", adierazi zuen Mandiolak. Badaki Ipuruan taldea ondo dabilela, eta hori baliatu nahi du Eibarren entrenatzaileak.

Mandiolak Manel eta Etxaberen bajai izango ditu, baina Carmelo Yuste berreskuratu du. Joseba del Olmo azken proba baten zain dago.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta