2008/03/21
Aste Santuan Eusko Labeldun esneko arkumearen jaia ospatzen ari da Tolosan. Atzo 15 arkume prestatu dira, burduntzi erara, hau da, egur-ikatzez erreak. Gero mokadutan banatu zen bertaratutakoen artean.
Gaur, menestra erraldoi bat prestatuko da Tolosako Hiruki enparantzan, Martin Berasategiren gainbegiraletzapean. Horretarako 50 kilo arkume eta beste horrenbeste barazki erabiliko dira. Guztia 1,5 metro diametro eta 50 zentimetro hondoko zartaginean.
Zerkausia merkatua bost sardexkazko jatetxe batetan bihurtuko da, herriko jatetxeek menu ezberdinak eskainiko baitituzte, arkumea izarra izango delarik. Menuaren prezioa 40 eurokoa da eta aurretik erreserba egitea nahitaezkoa da.