2008/03/19
Haizea dela eta ez da oraindik hasi Munduko Surf Txapelketako bigarren proba, Bell's Beachekoa. Antolakuntza, dena den, baikor agertu da eta hurrengo egunetan lehiaketari hasiera emango zaiola baieztatu du.
Mundakako probari dagokionez, data jarrita dago dagoeneko. Baieztapen ofiziala falta da, baina zirkuitua irailaren 28tik urriaren 12ra bitartean joka daiteke, ETBk aurreratu duenaren arabera.
Beraz, Euskadik, berriro ere, munduko surflari onenak izango ditu.