ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

Vital Kutxa zuzentzeko akordioa adostu dute PSE-EEk eta EAJk

2008/03/18

Gregorio Rojo izango da presidentetzarako hautagaia. Vital Kutxak saihestu egin du orain arte entitate honen, BBKren eta Kutxaren fusioa, PP kontra agertuta. Afera hori "baztertuta" utziko dutela esan du Txarli Prietok.
Gregorio Rojo. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Gregorio Rojo. Argazkia: EiTB

Datozen lau urteetan Vital Kutxa zuzentzeko akordioa itxi dute PSE-EEk eta EAJk, alderdi bietatik gertuko plataformetako iturrien arabera. Gregorio Rojo aurkeztuko du, berriz ere, alde honek presidentetzarako. Aurreko legegintzaldian Rojok Alderdi Popularraren babesa izan zuen.

Plataforma biek adostasunezko puntu batzuk aurkezteko asmoa daukate, izan ere, eguerdian bukatuko da Arabako entitate honen Administrazio Kontseilua berritzeko eta Kutxaren kontrolerako Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea.

Asanblada orokorrak saio bat egingo du datorren martxoaren 30ean eta bertan entitatearen zuzendaritza organoak izendatuko dituzte. Honek, aurrerago, presidentea aukeratuko du.

Rojok 16 urte daramatza karguan

Rojok karguan jarraitzeko, ordea, argitu egin beharko da egun indarrean dagoen legediarekin kargura berriz aurkezterik duen. Izan ere, Alderdi Popularrak ezinezkoa dela deritzo, Vital Kutxaren zuzendaritza organoetan hamasei urte daramatzalako.

Horren harira, Kutxaren kontrolerako batzordeak aurki aztertuko du aurkeztutako hautagaitzen legezkotasuna. Organo horretan PPtik eta PSE-EEtik gertuko kide kopuru bera dago. Berdinketa gertatuz gero, Miguel Garnica organoko presidenteak erabaki beharko luke. Garnica Alderdi Popularretik gertuko zerrenda-burua da.

Akordio horretan presidentetzaz gain, bi edo hiru presidenteordetza egongo diren erabakiko dute. Hiru egotea erabakiko balute, EAJk bi izango lituzke eta bi baleude, sozialistek eta jeltzaleek bana izango lukete.

Adostasun horrek garrantzia berezia dauka, izan ere, Vital Kutxa izan da orain arte BBk eta Kutxa EAEko gainerako kutxekin fusioa egitea saihestu izan duen entitatea, zuzendaritzako organoetan dagoen PP kontra azaldu izan delako.

Hala ere, Txarli Prieto PSE-EEren Arabako idazkari nagusiak esan du elkarrekin zuzenduko dutela entitatea baina EAEko kutxen fusioa "alde batera" utziko dutela.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta