2008/03/19
Oporroekin gozatu nahi duten euskal herritarrek ez dute oso gogoko izango egunotarako iragarri duten eguraldia. Izan ere, giro hotza, iluna eta euritsua izango dira nagusia Aste Santuko oporraldian, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez.
Ia goiz osoan zehar zerua estalita egongo da eta giro hotza izango da. Goizaldetik bertatik lainoak nagusituko dira eta azken orduetan baliteke ipar erdi aldean euri pixka bat egitea.
Euri gutxi espero da, baina tenperaturak baxuak izango direnez, botatzen duena elur itxuran egingo du 800 edo 1.000 metrotik gora.
Eguerdi aldera ostarteak aterako dira, batez ere, barnealdean eta tenperaturak are gehiago jaitsiko dira.
Osteguna
Ostegunean hotz egingo du baina eguzkia aterako da. Dena den, baliteke goizean zehar eta kostaldean zirimiria botatzea. Hala bada, 700 edo 800 metrotik gora elur gisa botako du.
Tenperatura maximoak 10 eta 12 gradu artean ibiliko dira kostaldean eta 8 eta 9 artean, bestalde, barnealdean. Horrez gain, giro eguzkitsua izango da egunaren erdialdeko orduetan, batez ere, barnealdean.
Ostirala
Ostiralean fronte hotz bat iritsiko zaigu eta eguraldiak nabarmen egingo du okerrera.
Zerua oso hodeitsu egongo da, arratsaldean batez ere, eta prezipitazio arin-ertaina egingo du, sarriago kantauri isurialdean. Goizean euri arina egingo du eta goizaldean ostarteaak agertuko dira.
Elur-kota egunaren amaieran 1100 m inguruan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan.
Tenperatura maximoak igo egingo dira pixka bat.
Asteburura begira, are giro grisagoa iragarri dute. Larunbatean eta igandean nabarmen egingo du txarrera; hotz handiagoa eta euri gehiago egingo du.
Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBren blogera.