ATHLETIC CLUB

Armandoren erasotzaileak jazotakoa justifikatu du

2008/03/17

"Partidarekin haserre nengoen", adierazi zuen Carmelo Peña Rodriguezek Poliziaren aurrean. Haren emazteak fidantza ordaindu du dagoeneko eta erasotzailea aske geratu da.
Betiseko jarraitzaileek Armandoren erasotzailea (txapelarekin) geldiarazi zuten. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Betiseko jarraitzaileek Armandoren erasotzailea (txapelarekin) geldiarazi zuten. Argazkia: EFE

Carmelo Peña Rodriguez, Armando Athletic Clubeko atezainaren ustezko erasotzailea, igandean espetxeratu zuten.

Erasotzailea, 40 urtekoa, auzokide batek utzi zion karnetarekin sartu zen Ruiz de Lopera futbol-zelaian, AS egunkariak jakitera eman duenaren arabera.

Botila jaurti eta gero, bere alboan ziren Betiseko jarraitzaileek Peña Rodriguez geldiarazi zuten. Gaua leotzean eman eta gero zaintzapeko epaileak fidantzapeko kartzela-zigorra ezarri zion. "Partidarekin haserre nengoen", adierazi zuen erasotzaileak Poliziaren aurrean.

Erasotzailea, aske

Erasotzailearen emazteak 3.000 euroko fidantza ordaindu du dagoeneko eta Sevillako 13. instrukzioko epaitegiak aske utzi du Carmelo Peña Rodriguez.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta