2008/03/17
Pasa den Larunbatean Mikel Sanchez medikuaren kontsultara jo zuen surflari zarauztarrak, ezker belauna ikusi ziezaion. Ez du ezer larririk, eta ez diote ebakuntzarik egingo.
Aranburuk errehabilitazio bidez osatu behar du belauna, eta horretarako Capbretonen, Frantzian, dagoen zentru berezira joko du.
Zarauztarrak, ez du epe zehatzik jarri nahi, baina zirkuituko hirugarren probarako (Thaiti), prest egotea espero du.