2008/03/17
Betisek eta Athleticek ez dute asteartera arte jakingo Lehiaketa Batzordeak zer erabaki hartuko duen partida honen inguruan.
Batzorde hau ezin da gaur batzartu, taldeek, bihar arteko epea baitute iruzkinak aurkezteko. Momentuz Athleticek ez du auzitegira joko baina Lehiaketa Batzordearen erabakiaren arabera postura hori aldatu dezake klub bizkaitarrak.
Lehiaketa Batzordeak kontuan eduki dezake iaz, Betis eta Sevillaren arteko norgehiagokan gertatu zena. Juande Ramos entrenatzaileak botilakada jaso zuen neurketa hortan. Bigarren aldia izanik, Ruiz Lopera zelaia itxi dezakete.
Athleticen ustez, epaileak partida bukatutzat eman zuen eta hori izango da partida irabazitzat emateko baliatuko duten argumentu nagusia.