2008/03/16
Herculesek eta Alavesek bana berdindu zuten Rico Perez futbol-zelaian aukera gutxiko neurketan. Gasteiztarrek etxetik kanpo lortutako puntua garrantzitsua da, baina ez da nahikoa arriskuko postuetatik behin betiko urruntzeko.
Alavesek arriskuko aurreneko jokaldian lortu zuen partidako lehen gola. Pablo Casarrek ondo errematatu zuen korner jaurtiketa bat (18. minutuan). Etxeko defentsak ez zuen gola saihesteko ezer egin.
Golak Hercules suspertu zuen eta hiru minutu beranduago (21.ean), Totek banakoa jarri zuen markagailuan.
Fitxa teknikoa:
1 - Hercules: Unai Alba; Juanma, Diego Jaume, Sergio, Albacar, Ion Velez, Farinós, Montenegro (Camara, 46'), Sendoa (Ismael, 72'), Tote (Graff, 80') eta Ruben Navarro.
1 - Alaves: Bernardo; Edu Alonso, Gaspar, Pablo Casar (Nacho Garro, 27'), Coromina, Stevanovic, Lacen, Sergio (Mena, 70'), Toni Moral, Raul Sanchez (Angel, 51') eta Aganzo.
Golak:
0-1, 18': Pablo Casar.
1-1, 21': Tote.