ENKARTERRIAK

San Jose eguneko ohiko azoka du gaur Gueñesek

2008/03/16

Aurtengo edizioan udalerri bizkaitarrera doazenek Euskal Oiloari eta txakur billanoei buruzko erakusketa bereziak ikusi ahal izango dituzte, baita euskal produktuekin egindako pintxoak dastatu ere.

Gaur, igandea, urtero legez, San Jose eguna ospatzen dute gaur Gueñesen (Bizkaia). Egunak ekitaldi nagusia dauka, urtero urtero egiten den azoka.

Aurten, antolatzaileek bi erakusketa monografiko prestatu dituzte. Euskal Oiloari buruzkoa bata eta txakur billanoei buruzkoa bestea. Txakur billanoak potentzia eta indar handiko txakurrak dira, behiak gobernatzeko eta ehiza larrian erabili ohi direnak. Arraza berezi honetako 80 ale baino ez dira geratzen egun Enkarterrietan.

Erakusketak ez ezik, azokak 130 baserritarrek eta ekoizlek eramandako labeldun produktuak eta euskal produktuekin egindako pintxoak dastatzeko aukera emango die bertaratutakoei. Gainera, aurten, berrikuntza gisa, lorategi lehiaketa egingo dute ere.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta