2008/03/16
Bardeetako tiro poligonoa itxi dadila eskatzen dute hainbat herritarrek, eta horien artean, Espainiako Defentsa Ministerioarekin duen kontratua ez berritzeko eskatuko dio Bardeen Aldeko Plataformak Batzorde Kudeatzaileari.
Larunbat honetan Iruñan emandako prentsaurrekoan, Angel Rico Bardeen Aldeko kideak kontzentrazioa deitu zuen martxoaren 29rako Batzorde Kudeatzailea biltzen den tokiaren atarian.
"Bonben truke, dirurik ez" dezala onartu eskatu nahi diote Batzordeari, "Erriberako biztanle guztiek jasaten dutelako tiro poligono batek eragiten duen arrisku egoera".
Horrez gain, azken 57 urteetan izan diren 70 istripuak, tartean, Cortesen hegazkin baten bidoiak erori zirenekoa gogorarazi zuten.
Bardeetako poligonoa bertan behera uztea eskatzen duen testua onartu du Nafarroako Parlamentuak berriki, baina ez dutela "ezer" egiten salatu dute plataformako kideek. Horregatik, herritarren kezka eta itxiera eskaria jasotzeko sinadura-bilketa antolatu dute Nafarroako Parlamentura eramateko.
Era berean, Euskal Herri osoari dei egin diote apirilaren 19an Iruñan egingo den manifestazioan parte har dezan. Protesta hori duela 20 urtekoa bezain "jendetsua" izatea nahi dute.