BETIS-ATHLETIC CLUB

Caparros: "Basakeri bat da"

2008/03/15

"Oso larritzat" jo zuen Utrerakoak jazotakoa. Etxeberria eta Orbaiz, bestalde, goibel agertu ziren.
Joaquin Caparros Athletic Clubeko teknikaria. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Joaquin Caparros Athletic Clubeko teknikaria. Argazkia: EFE

Betisen eta Athletic Cluben arte partida bertan behera utzi zuen Carlos Clos Gomez epaileak. Jarraitzaile batek ur botila bota zion Armandori, eta Sopelako atezaina aldageletara joan behar izan zen kolpearen ostean.

"Gaitzesten dugu. Basakeria da. Sentsazioak ez dira onak, mota honetako gauzek kalte egiten diotelako futbolari", esan zuen Caparrosek.

"Ez dut jokaldia ikusi, baina oso larria da. Kolpea eta ebakia oso handiak dira", gaineratu zuen Utrerakoak.

Orbaiz eta Etxeberria "tamalgarritzat" jo zuten eta "goibel" agertu ziren.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta