BETIS-ATHLETIC CLUB

Partida bertan behera, botilakada batek Armando odoletan utzi ostean

2008/03/16

Aldageletara joan behar izan zuen Athleticeko atezainak kolpearen ostean. "Puntuak behar dituen ebakia du eskuin begian". Talde zurigorria aurretik zen markagailuan (1-2). Caparrosek "basakeritzat" jo zuen.
Jarraitzaile batek ur botila bota zion Armandori bigarren zatiko 24. minutuan. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jarraitzaile batek ur botila bota zion Armandori bigarren zatiko 24. minutuan. Argazkia: EFE

Betisen eta Athletic Cluben arte partida bertan behera utzi zuen Carlos Clos Gomez epaileak. Jarraitzaile batek ur botila bota zion Armando Ribeiro atezainari, eta Sopelako jokalaria aldageletara joan behar izan zen kolpearen ostean. Hortik lau minutura hartu zuen erabakia epaileak.

Betiseko zaleek botila jaurti zuen gizona atxikita izan zuten segurtasunekoak heldu ziren arte.

Athletic aurretik zen markagailuan (1-2), Yestek 10. minutuan eta David Lopezek penaltiz (64.ean) sartutako golari esker.

Armando Ribeiro eta Fran Yesteren egoera

Zurigorrien webguneak zabaldu duenez, Armandok "ebakia du eskuin begian, jasotako kolpearen ondorioz" eta "puntuak" eman beharko dizkiote. Gainera, "begi-globoan ere kolpea" duela zehaztu dute.

Fran Yestek, berriz, "nola garatzen den ikusi beharko den buruko eta lepoko mina du".

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta