2008/03/14
Azken hilabeteetan gora eta gora dabil erregaien prezioa. Hala, Aste Santu honetan (asko eta asko oporretan joaten dira, autoa hartuta) garestiago izango da erregai-tanga betetzea. Zehazki, 12 euro garestiago gasolioaren kasuan, eta sei euro gehiago 95 oktanoko gasolinaren kasuan.
Hori horrela, 60 litroko edukiera duen euro-super 95eko tanga betetzea 67,2 euro balio du (iaz 61,44 euro, hots, %9,4 gutxiago).
Gasolioari dagokionez, aldea handiagoa da. Izan ere, edukiera bera duen tanga betetzea 68,1 euro kostako zaigu. Iazko apirilean, berriz, 56,1 euro balio zuen (%21,3 garestitu da). Asteon bertan gasolioa gasolina baino garestiago ordaindu dute, lehen aldiz.
Europar Batasuneko Petrolioaren Txostenaren arabera, gasolio litroa batez beste 0,935 euro balio zuen 2007ko apirilean eta gasolinarena, 1,024 euro. Aurten, 1,135 eta 1,120 euroko prezioa erdietsi dute, hurrenez hurren (martxoaren 10eko datua).
Brent upelaren prezioaren gorakadak (gaur 108 dolarreko muga gainditu du) eragin du erregaion garestitzea.