ALAVES

Lasheras kirol zuzendariak dimisioa aurkeztu du

2008/03/14

Lasherasen arabera, Ortiz de Zarate presidenteak azken aldian zenbait erabaki tekniko hartu ditu bere iritzia kontutan hartu gabe.

Karlos Lasheras Alaveseko Kirol Zuzendariak dimisioa aurkeztu du. Komunikabideen aurrean klubetik badoala esan du. Garbi azaldu du zergatia: Ortiz de Zarate presidenteak azken aldian zenbait erabaki tekniko hartu dituelako bere iritzia kontutan hartu gabe.

Ondoren, erabaki horien ardura kirol zuzendaritzari leporatu izana ere salatu du. Irakurri dituen puntuen artean nabarmentzekoak hauek: Batetik, Uriberen kaleratzeari buruz eta Astudilloren salmentari buruz berak ez zekiela deus ere.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta