2008/03/14
Duela hiru astetik, 18 errumaniar Aretxabaleta auzoan (Gasteiz) utzita dagoen fabrika batean bizi dira. Zabor eta hondakin tonen artean bizi dira eta Udalak behin-behineko neurri modura harrera-zentro batera eramango dituela eskaini badie ere, eskaintza errefusatu dute.
Udaleko arduradunek, hala ere, fabrika uzten ez badute Poliziak bidaliko dituela ohartarazi die etorkinei.
Zubi baten azpian
Gasteizko Udaltzaingoak Abetxuko auzoko zubiaren azpian aurkitu zituen errumaniarrak otsailean. Han bizi ziren, baina bidali egin zituzten eta Aretxabaletako teila fabrika zahar batean amaitu dute.
Legez kanpoko zabortegi batean bildutako objektuekin, fabrikako langile ohi batena zen etxea egokitu dute. Txuminia dute, baina elektrizitate eta ur garbirik ez.
Gaztekeraz hitz egiteko arazo handiak dituzte eta errumaniarretan zaharrenak azaldu duenez, "eskale" moduan lortzen dutenarekin bizi dira.
Aretxabaletan, bizilagun askok ez zuten errumaniar horien berri. Beste batzuek, ordea, hasiera-hasieratik laguntza eman diete.
Udalak idatzi bat bidali die gaur bertan lekua uzteko eskatuz eta hala egiten ez badute, Udaltzaingoak handik bidaliko dituela ohartaraziz.