MATXURA

Bilboko hainbat kale urik gabe, hodi bat hautsi ondoren

2008/03/13

Amezolako Plazako eta Salazar Generala eta Gordoniz kaleetako hainbat etxebizitza daude urik gabe. Matxura eguerdirako konpontzea espero da. Edateko ura hiriko iturri publikoetatik hartzeko esan die Udalak bizilagunei.

Bilboko Salazar Generala kaleko hodi bat hautsi da goizaldean, 04:00k inguruan. Ordutik, hiriko hainbat kaletako bizilagunak urik gabe daude, Udaletik jakinarazi dutenez.

Ondorengo eraikinak dira kaltetuak; Amezola Plazako 1 zenbakidun eraikina, Salazar Generala Kaleko 2 eta 22 zenbakien artekoak eta 3 eta 11 artekoak, eta Gordoniz kaleko 47 zenbakiduna.

Udalako langileak goizean goizetik ari dira matxura konpontzen. Eguerdirako egoera bere onera etortzea espero dute. Bitartean, edateko ura eskura izatea eta horretarako Amezola Plazan eskura dituzten iturri publikoak erabiltzea aholkatu die Udalak kaltetutako bizilagunei.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta