GRANADA-EIBAR

Txiki eta Raul Garcia, larunbatean jokatzeko prest

2008/03/13

Aurreko partidarako zigortuta egon ziren Raul Garcia eta Txiki eta orain hasierako hamaikakora itzul daitezke biak. Baina ikusteke dago oraindik, Dani Martinok ondo aprobetxatu baitzuen Cadizen aurka izan zuen aukera.

Raul Garcia eta David Acaz, Txiki, prest izango dira Eibarrek Granadaren aurka jokatuko duen partidarako (larunbatean, 18:00etan). Manel Menendezek, ordea, ezin izango du jokatu oraindik ez delako erabat osatu.

Cadizen aurkako partidarako zigortuta egon ziren Raul Garcia eta Txiki eta Dani Martinok ondo aprobetxatu zuen bere aukera. Orain hasierako hamaikakora itzul daitezke biak, baina bietako bat aulkian geratzeko aukera ere badago.

Ustezko hamaikakoak: Granada 74: Jaime, Ruz, Assemoassa, Martí Crespí, Fagoaga, Torrecilla, Gibanel, Javi Guerra, Luque, Falcón y Xisco Nadal.
SD Eibar: Cuéllar; Raúl García, Alaña, Urzelai, Martino; Markel, Robles, Lombraña, Codina, Altuna, Del Olmo; y Goiria.

Epailea: Miranda Torres (c.catalán)
Futbol zelaia: Escribano Castilla (18.00etan).

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta