2008/03/12
Dendarien segurtasunari begira, pausu aitzindaria eman dute Bilbon. Udaltzaingoarekin bat eginda, merkatariek lapurreten berri zuzena jasoko dute sms mezuen bitartez.
"Lapurreta Bailen kalean. 23 bat urteko gizonezkoa da lapurra" antzeko mezuak jasoko dituzte Bilboko dendariek gaurtik aurrera.
Udaltzaingoak sakelako mugikorren bidez ohartaraziko die inguruko saltokiei lapurretaz.
Oraingoz 600 merkatari bildu dira sistema honetan. Doan da bertako kide izatea, eta beraz, edozein dendarik izena emate hutsarekin jasoko ditu mezuak.
Dendetan, bataz beste, 1.200 bat lapurreta salatzen dira urtero. Salaketa azkarrekin batera jarri da martxan sms sistema. Aspaldian udaltzain gehiago dabiltza Alde Zaharrean eta Indautxun, hau da, dendarik gehien biltzen duten guneetan.
Udalak abian jarri duen sistema berria aitzindaria da Euskal Autonomia Erkidegoan, baita Estatuan ere.