2008/03/12
Emakumezkoen WQS zirkuituko txapelketa abian jarri da Soldiers Beachen, Australian. Lau euskal parte-hartzaile ditugu bertan: Lee Ann Curren, Pauline Ado, Miriam Imaz eta Estitxu Estremo.
Lanean hasi den bakarra Miriam Imaz izan da. Txapelketako lehen txandan egokitu zaio lehiatzea zarauztarrari eta bigarren postuan amaitu du, hurrengo kanporaketarako urratsa emanez. Bere bi olatu onenek 4 eta 4.83 puntu lortu dituzte.
Lehen kanporaketan ariko den bestea Estitxu Estremo da. Bigarrengoan ekingo diote beraien lanari Lee Ann Curren eta Pauline Ado lapurtarrek.