2008/03/07
Joan Mari Uriarte Donostiako gotzainak esan du "ETAko kideek eta buruzagiek" jakin behar dutela herriak ezin duela ikusi jokabide terrorista hau eta gaitzespen etikoa sentitzen duela.
"Samin-intziri bat, sumin-garrasi bat eta otoitzezko hitz bat datozkit aldi berean nire arima barrutik, Isaias Carrascoren hilketa izugarria gogoratzean eta nire indar guztiaz gaitzestean, ETAren errai gabeko indarkeriak mundu honetatik seme bat, senar bat eta aita bat erauzi baitu", dio komunikabideetara igorritako agiriak.
"Hunkituta gogoratzen dut Isaiasen ama Agustina, bere emazte Maria Angeles eta seme-alabak, Sandra, Ainara eta Adei. Proba honetan, fedearen kontsolamendua opa diet eta Eliza hurbil izango dutela hitz ematen diet", eransten du Uriarte gotzainak.