ISAIAS CARRASCOREN BIOGRAFIA

Zinegotzia 2003 eta 2006 bitartean, eta Bidelaneko langilea

2008/03/07

Joseba Pagazartunduaren hilketatik bost urte igarota, berriz hil du ETAk.

Berriro hil du ETAk politikari bat. Duela bost urte, 2003ko otsailean, egin zuen azken hilketa Hego Euskal Herrian; Joseba Pagazaurtundua militante sozialista hil zuen orduan.

Isaias Carrasco Miguel etxetik ateratzen ari zen, Navas de Tolosa kalean, tiroz hil dutenean. Arrasateko Udaleko zinegotzi ohi sozialistak (2003tik 2006ra) 42 urte zituen eta Bidelan enpresan egiten zuen lan. Ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaben aita zen. 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan seigarren joan zen PSE-EEren Arrasateko zerrendetan. Aurreko urteetan ez bezala, ez zuten berriro hautatu.

2003ko ekainaren 26tik 2007ko maiatzaren 27ra arte, PSEko zinegotzia izan zen Arrasateko Udalean (orduko hartan, Ignacio Lakunza jeltzalea zen alkate).

Udaleko Garapen Estrategikorako Batzorde Informatiboan parte hartu zuen eta Ingurumenaren Lurralde Batzordean PSEren ordezkaria izan zen.

Carrascok ez zuen bizkartzainik eduki nahi izan, PSEko iturriek jakinarazi dutenez.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta